Egañazpi, ezink esan polita ez dela__

Erostarbe Leunda, Gorka

Egañazpi, ezink esan polita ez dela__ / Gorka Erostarbe Leunda ; [koordinatzaileak, Andoitz Antzizar eta Maider Jauregi] - Azpeitia : Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, L.G. 2023 - 149 or. : z.-b. argk. ; 21 cm + 1 disko (CD-DA) - Soinuaren liburutegia (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea) ; 16 . - Soinuaren liburutegia (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea) ; 16 .

Bibliografia: 144. or.

Haren ahotsak bazuen zerbait ordura arte ezagutu gabea; tonu baxuetan zekien bereziki goxo abesten, trikitiaren ordura arteko moldeetatik oso bestela. Malenkonia bat inguratzen zuen naturarekikoa (Basatxoritxu, Urruti nere menditik...), goxotasun eta maitasun bat gertukoenganakoa (Amatxo laztana...), baina baita bizi-poza garaiko erreferentziekikoa ere (Arrantzalearen langintza, Aupa pilotariak...) ... Ahots bat garaiko trikitizaleek gozatzen zutena, baina belaunaldi gazteagoak ere, baita bestelako musika eta kultura moldetakoak ere, limurtzen zituena, ez alferrik hala kantatu zuen Juan Carlos Perez musikariak: "ez zik esan polita ez dela Egañazpi kantatzen, Egañazpi kantatzen...". Bikote trinko eta oparoa osatu zuen Sakabirekin, akaso trikitiaren lehen bikote izarra, eta are, akaso lehen pop izarrak gurean, Ez Dok Amairuren bezperatan? Hainbestekoa zuen trikitiarekiko bizi-lotura, Sakabik utzi ondorenean ere, batarekin zein bestearekin jarraitu baitzuen hegan egiten, trikitia zabaltzen. Ahots bat etxeko musikazaletasunetik sortua, Santa Engraziko ermitapean ondua, Urola bailaran behera Donostiako Trinitate plazako txapelketetaraino zabaldua; basatxoritxo bat trikiti-kantuari emana.

978-84-946685-7-9


Egañazpi (1920-2006)


Monografiak
Biografiak

929Egañazpi
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com