Laja, trikitixaren zubia

Iriondo, Joxemari

Laja, trikitixaren zubia / Joxemari Iriondo - Zarautz : Euskal Herriko Trikitixa Elkartea , 2016 - 157 or. : z.-b. ir. ; 22 cm + 1 disko (CD) - Soinuaren liburutegia (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea) ; 12 . - Soinuaren liburutegia (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea) ; 12 .

Elgetaren jakituria, Sakabiren soinua jotzeko zehaztasuna –notak garbi markatzea gustatzen zitzaion Lasturkoari– eta Joxe Mari Altuna musikalari azpeitiarraren trebezia ikasi eta ondu zituen, lehengo trikitilari zaharretatik abiatu eta oraingo trikitilari gazte ondo hezietara zubia egiteko. Eta aurrekoen eredua jarraituz, ate-joka etorri zaizkion gazteei bere jakituria transmititzen saiatzen da, aurrerantz ere iraun dezan trikitixak sendo eta indartsu. Nekez izango da Gipuzkoan herri eta auzorik inoiz edo behin Laja soinua jotzen izan ez denik. Hasi Gorostietako saletxe ondoko erromeriatik eta Kataluniako Arsèguelera, plaza txiki eta handi asko ezagutu du bere ibilbide luze eta oparoan. Azkenengo urte hauetan, berriz, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean ere ezaguna da Lajaren irribarre gozoa eta lanerako gogoa. “Soinua ondo jo ez ezik, inportantea da herriarekin elkartzen jakitea, bat egitea -zioen-. Eskatutakoa ematen saiatzen bazara, berriz ere itzuliko zara herri horretara. Maila ona eman behar da, jendearekin ondo konektatu, eta eskatzen dizuna ematen ahalegindu”, esaten du.

978-84-936564-9-2


Laja--Biografiak


Herri musika--Euskal Herria
Trikitixa


Monografiak

398.8(466EH) 929Laja
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com