Maltzeta, soinu bete bihotz

Zabala, Juan Luis

Maltzeta, soinu bete bihotz / Juan Luis Zabala ; [koordinatzaileak, Eneritz Gorrotxategi eta Aitziber Otegi] - Zarautz : Euskal Herriko Trikitixa Elkartea , 2012 - 149 or. : argk. ; 21 cm + 1 CD - Soinuaren liburutegia (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea) ; 9 . - Soinuaren liburutegia (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea) ; 9 .

CDa: Disko honetako lehen lau piezak, Maltzetak eta Izerrek Arrate Irratian 1963 urte inguruan grabatutakoak dira. Garai beretsukoak dira Maltzetak Landakandarekin grabatutakoak ere. Maltzetaren moldaketak dituzten piezetan, hainbat trikitilarik sortutako zatiez gain, berak sortutakoak topatuko dituzue. Maltzeta anaien eta aita-alaben grabazioak, Juanito Garateren etxean jasotakoak dira, tartean, etxean bertan grabatutakoak. Audioaren kalitateari baino, pieza hauek duten balio historikoari eman diogu garrantzia.

Aizpurutxo, Elosua, Gorla, Pol Pol, Irukurutzeta, Zargoate, Madarixa, Aingeru Guarda, Urrategi, Martitte, Oleta, Agiñeta eta berriro Aizpurutxo, "kapitala". Erromeria leku ezagunen zirkuitu opari horri buelta osoa emanez gero, erdian geratuko liratekeen baserrietako bat zen Maltzeta Etxetxo, Juanito Garateren jaiotetxea.Aita eta osabak dultzaineroak izanik, handia zen kutsatzeko arriskua, eta bai gozo kutsatu ere Juanito mutil koxkorra, bereziki Gelatxo Irukurutzetan jotzen ikusi eta gero.Afizioak, Elgeta eta Sakabiren bultzadarekin, zirkulu hori gainditu eta Aia eta Asteasu aldera eraman zuen lehenik, ezin konta ahala bazterretara gero. Erromerien bete-beteko garai hartan, soinu jotzailerik estimatuenetakoa izateaz gain, herriak bereganatutako hainbat piezaren egile izateko meritua eta ohorea izan zuen.Ustegabeko berrikuntza ekarri zuen gero, alaba Mamen, artean neska koxkorra zela, laguntzaile hartu zuenean, pandero jotzen eta "aupa aitatxo!" oihu adore-emaileen artean kantatzen. Neska koxkor baten bizipoza txertatuz, freskatu estimagarria eman zion trikitixa zaharrari.Bere bizitzako azken urteetan, Azkoititik Hondarribira aldatuta, jotzeari eta pieza berriak sortzeari inoiz utzi gabe, lan asko egin zuen irakasle eta trikitixaren zabaltzaile moduan.

978-84-9365645-4


Maltzeta, Juanito (1924-2006)


Monografiak
Biografiak

929Maltzeta, Juanito
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com