Santiago oinez : [Donibane Garazitik Compostelara]

Aintziart, Piarres

Santiago oinez : [Donibane Garazitik Compostelara] / Piarres Aintziart - Donostia : Elkarlanean, L.G. 2000 - 238 or. ; 22 cm - Aturri idazlanak (Elkar) ; 4 . - Aturri idazlanak (Elkar) ; 4 .

onibane-Garazitik Santiagora xuxen 770 kilometro dira. Eta Piarres Aintziart, Orteseko filosofia irakasle heletarrak, aldika-aldika, oinez egin du bide hori, Nafarroa, Errioxa, Gaztela, Leon eta Galizia herrialdeak herriz herri erromes gisa iraganez. Zegatik oinez, jadanik bi aldiz bizikletaz irakasle lagunekin eta gero berebilez bide hori bera egina zuelarik? Arrazoi bat baino gehiago bila daiteke. Aitaren izena: Jakobe, eta sortetxearen Kaminoa direlako? "Haurtzaroko fedeari berriz esku emaiteko" berak dioen bezala, haatik, orduko "fede absolutu, integral eta basa"ren itxura beldurgarria baztertuz. Bere adinean balentria haundi bat egiteko? Amets isil bat, gutizia gorde bat asetzeko eta kitto? "Ibiltari", "ibilkoi" gisa abiatu da, jakinik, bidea eginez, bazterrak ikusiz, jendea elekatuz eta umore ona gozatuz direla gogo-bihotzean ezontsak sendotzen, argitzen eta lasaitzen. Bidea oinez egin arau, idazleak bere gogo xorrotx ikertzailea orroitzapenetan gaindi ahal darabil, batzuetan gogeta filosofikoenetan murgilduz. Irakurlea aldiz, astetik buru, interes iraunkor batekin dabil, dela lurbide, dela gogabide horietan zehar, bururra heltzean halako altxor berezi batez jabetu dela iruditzen zaiolarik.

84-8331-628-5


Donejakue Bidea


Monografiak

914(460)Donejakue Bidea
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com