Segi, Mugartegi
Iriondo, Joxemari
Segi, Mugartegi / Joxemari Iriondo - Oiartzun : Sendoa, L.G. 2003 - 247 or. : z.-b. argk. ; 20 cm - Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 282 . - Auspoa Liburutegia (Sendoa) ; 282 .
Auspoak, ale honetan, Bizkaiko bertsolari haundi baten lanak bildu eta aurkeztu nahi izan dizkizu. Aspaldi egin beharreko lana zen, seguruenik. Baina inoiz ez da berandu. Azkenean ere, Jon Mugartegi Iriondo berriatuarraren bat-bateko zenbait bertso eta hark egindako bertsopaperak sortatu ditu Joxemari Iriondok liburu honetan. Nola bat-bateko hala bertsopaper asko, haizeak eramaten ditu sekula betiko, zoritxarrez. Baina bildu aha izan diren batzuk hementxe dituzu eskuartean.Plazako lehenengo bertso-saioa Amoroton egin zuen Mugartegik betiko bertso-lagun izan duen Azpillagarekin. Hamasei urte zituen artean, baina sasoi ederra eta bertsotarako sekulako gogoa eta grina zituen. Soldadutzatik gaixotuta etorri zen halere, lur jota. Eta hiru urte egin zituen berriro plazara irten gabe. Alabaina, 1959an Markinan egin zen Bizkaiko txapelketako kanporaketara elkarrekin joan behar zutela eskatu zion Azpillagak. Eta elkarrekin joan ziren. Hala, Markinako kanporaketa lehenengo, eta Ondarroan egindakoa hurrena, biak irabazi zituen. Erabat animatu zen horrekin. Gero, 1959an hasi eta 1976ra bitartean, asko ibili zen batera eta bestera. Eta aldi hori izan zen bere garairik oparoena, bere onena eman zuena, seguruenik. Txapelketan, lagunarteko saioetan, plazatan eta aretoetan askotan kantatu zuen. Bizkai eta Gipuzkoako bertsozaleek oso ondo hartu zuen gainera. 1960ko Euskal Herriko txapelketa nagusirako bera eta Azpillaga hautatu zituzten Bizkaiko ordezkari. Eta inor gutxik ezagutzen bazituen ere artean, ahogozo ona utzi zuten, nola batek ala besteak. Handik aurrera, etenik gabe ibili ziren Bizkaia, Gipuzkoa eta Ifarraldeko bertso-saioetan. 1964an, Loiolako Herri Irratiak antolatu ohi zuen "Bertsolari gazteen hirugarren sariketa" berak irabazi zuen, entzuleen botoen bidez. Eta liburu honi izena ematen dion Miren Arizmendi zenaren bertsoa ere ordukoa da: "Eta txapeldunari: segi, Mugartegi".
84-95378-65-5
Mugartegi Iriondo, Jon (1933-2018)
Bertsolaritza
Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
821.361-1"19"