Zerri transgeniko baten bihotza txertatu diote gizon bati

  • 245 hitz

AEBetako Marylandeko Unibertsitatean egin dute historiarako urratsa. Lehen aldiz, arrakastaz lortu dute gizaki bati genetikoki eraldaturiko zerri baten bihotza txertatzea. Ebakuntzak bidea ireki dezake organo baten zain dauden milaka pertsona salbatzeko.

Gaixoak 57 urte ditu, eta David Bennet du izena. Haren bizia arriskuan zegoen, bihotzeko gaitz baten ondorioz. Bestelako prozedurak agortuta zeuzkan, gaixoegi zegoen gizaki baten bihotza jasotzeko, eta bizitzen jarraitzeko itxaropenik ez zuen. Horregatik onartu zuen ebakuntza esperimentalarekin arriskatzea. Zortzi ordu iraun zuen prozedurak. Urtarrilaren 7an izan zen ebakuntza.

Zirujauen arabera, bihotza ondo funtzionatzen ari da: pultsua sortzen du, eta odol presioa. Bihotz ┬źnormala┬╗ ematen duela adierazi dute. Edonola ere, ikusi behar da nola egiten duen aurrera datozen egunetan, halakorik ez baita inoiz egin orain arte.

Saioak arrakasta badu, itxaropena emango die mundu osoan organo baten zain dauden milaka gaixoei. Izan ere, horien falta da halako ebakuntzak egiteko arazo nagusia. Orain arte, bakarrik beste gizaki batetik erauzicloseAteratako organoekin egin zitezkeen halako txertaketak, eta ez beti arrakastaz, organoa jasotzen duenaren immunitate sistemak askotan arbuiatu closeEz onartuegiten baitu organo arrotza.

Orain arte, bakarrik beste gizaki batetik erauzitako organoekin egin zitezkeen halako txertaketak, eta ez beti arrakastaz.

Zerrien organo askok, ordea, gizakien baliokideen antz handia dute, eta azken hamarkadan asko garatu dira geneak editatzeko teknikak. Horien helburuetako bat izan da zerrien bihotzak genetikoki eraldatzea, gizakien immunitate sistemaren arbuioa eragozteko. Hamar mutazio genetiko zituen zerriak. Gizakiengan arbuioa eragiten duen molekula bat kodetzen duen gene bat indargabetu zioten, besteak beste.

Gizakiengan arbuioa eragiten duen molekula bat kodetzen duen gene bat indargabetu zioten, besteak beste.

Adituek nabarmendu dute ebakuntza mugarria izan arren oraindik ezingo dela arrunt bihurtu, arbuioaren afera oraindik ez delako erabat gainditu. Ohartarazi dute terapiak denbora asko beharko duela heltzeko.

Jatorrizko artikuluak