Saltatu nabigazioa

Tabua

Olariaga

Antton Olariaga



Irakurri testu hau. Belztutako zatian, erreparatu hil adierazteko erabiltzen diren esapideei.


Tabua
Anjel Lertxundi. Berria, 2012-03-11

Elhuyar aldizkariak heriotzari eskaini dio bere azken aleko gai nagusia, “Heriotzaz, taburik gabe” izenburu generikoaren pean. Bertan esaten diren alde interesgarri askoak irakurtzen ari nintzela, heriotzari buruzko tabuak gure hizkeran utzi duen hainbat eufemismo errepasatu dut, hil esan beharrean, heriotza saihesteko moduak: horrenak egin du, gorputz geratu da, ez du eztul gehiago egingo, azken arnasa eman du, zerraldo erori da, azken ordua iritsi zaio, ez du azken zezena toreatu, beste mundura joan da, hemengo aldia egin du, zendu da, ez du hurrengo kukua entzungo, satorren herrira joan da…

Umoretsuak dira batzuk; erlijioarekin edo nekazari-munduarekin zerikusi zuzena dutenak beste hainbat. Agian guk gure zaharrek baino eufemismo gutxiago erabiltzen dugu: hil da eta kito. Baina nago ez dela gure zaharrek baino tabu gutxiago daukagulako, heriotzarik ez balego bezala bizi nahi dugulako baino.

Jarduera zabalgarria

Zerrenda honetan, denboraren joanarekin zerikusia duten hainbat esapide dituzu. Lotu esapide bakoitza gaztelaniazko kidearekin.

  Aitaren batean
  Astegun buruzurian
  Behin edo behin
  Berriren berri
  Bihar-etzi
  Egunak joan eta egunak etorri
  Egunetik egunera

  Gaur zortzi
  Lehenengotan
  Lehengo batean
  Tarteka-marteka
  Urak bide egingo du

  A ratos libres
  Al principio
  Con el paso del tiempo
  De día en día
  El otro día
  El tiempo lo dirá
  En alguna ocasión
  En un simple día de labor
  En un santiamén
  Hoy en ocho
  Nuevamente
  Tarde o temprano, un día de estos

  1. Aitaren batean >   
  2. Astegun buruzurian >   
  3. Behin edo behin >   
  4. Berriren berri >  
  5. Bihar-etzi >  
  6. Egunak joan eta egunak etorri >   
  7. Egunetik egunera >  
  8. Gaur zortzi >   
  9. Lehenengotan >  
  10. Lehengo batean >  
  11. Tarteka-marteka >   
  12. Urak bide egingo du >   

Gaitu JavaScript

Jarduera zabalgarria

Osatu esaldiak zerrendako esapideekin.

atzo goizeko
azken arnasa
bi urtez azpiko
eskarmentu
esneko haurra
hurrengo kukurik

gure aldean
onenak emanda
ume-umetatik
urtera ezkero
zailtzen
zenbat ditu

  1. Senitartekoez inguraturik eman zuen .
  2. haur guztiak hil zituen Herodesek.
  3. Ez dira kontuak, aspaldian entzunda ditut nik.
  4. Gaur hilak ?
  5. Gaztetan   denak baditu bere bentajak.
  6. gaztea da hori.
  7. Horrek ez du   entzungo, azkenetan da.
  8. Ez eskatu guri horrelakorik. gaude gu!
  9. Hori gertatu zenean, nik   izan behar nuen artean.
  10.  ekarri zuen horrek musikarako zaletasuna.
  11. Behin laurogeita hamar  ez dago erronka handirik jotzerik.
  12.  handia du andereño horrek umeekin.

Gaitu JavaScript