Bidaiariak trenera!

Historian zehar munduan izan diren migrazio mugimendu nagusiak aipatu eta haien arrazoiak aztertuko ditugu. Ondoren, EAEko immigrazio eta emigrazioari buruzko datuak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, nabarmenduko dugu zein aberasgarri den beste herrialde batzuetara bidaiatzea eta beste kultura batzuetako pertsonak ezagutzea.


Irakurri arretaz:

  1. EAEn, gehiago dira kanpora doazen pertsonak (emigranteak) gurera etortzen direnak (immigranteak) baino.

Egin dezagun gogoeta galdera hauei buruz:

1. Zure ustez, zergatik gertatzen ari da hori?

2. Ezagutzen duzu zure familian edo inguru hurbilean atzerrira lanera joan behar izan duen pertsonarik?

3. Zer iruditzen zaizu pertsona batek jaioterria utzi behar izatea bizimodu hobe bat aurkitzeko?

4. Zure ustez, nola sentituko dira etxea eta familia utzi eta beste leku batera bizitzera joan behar izan duten pertsonak?

5. Zer iruditzen zaizu pertsona batek bere borondatez jaioterria utzi eta atzerrira joatea bizitzera?

  1. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren arabera (1948):
  2. 1. Pertsona orok du joan-etorri askerako eskubidea, eta estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.
  3. 2. Pertsona orok du edozein herrialdetatik irteteko eskubidea, baita norbere herrialdetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa.
  4. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, 13. artikulua