azken_galdeketa

GAIA ONDO BARNERATU DEN NEURTZEKO AZKEN ARIKETA! ANIMO, ERAKUTSI IKASI DUZUNA!
Zarata "nahi ez den soinua" dela esan daiteke. Zentzu fisikoan, zarata soinua da eta hartzaileen zirkunstantzia subjektiboek zehazten dute zarataren kalifikazioa
Gizakiok hauteman ohi ditugun soinuak 0 eta 1.200 dB bitartekoak dira.
Nahiz eta zarata ez den pilatzen, beste kutsadura askorekin gertatzen den bezala, kalte handiak eragin ditzake bizi-kalitatean ere modu egokian kontrolatzen ez bada.
Zaratak, belarrian kalteak eragiteaz aparte, kalte psikologikoak eta fisiopatologikoak ere eragin ditzake
Zarataren eraginpean aldizka egonez gero, kalte gutxiago izango da etengabe egonda baino.
Zaratak lo egitea eragozten du eta lo daudenak esnatzen ditu. Gainera, frogatuta dago 60 dB-ko soinuek lo sakona eragozten dutela.
Zarata teknikoki murriztu daiteke, foku-igorleen gainean jardunez; adibidez, hedadura kontrolatuz, isolamendu-sistemak erabiliz eta abar.
Soinurik arriskutsuenak maiztasun baxukoak dira.
Zarataren eraginpean igarotako denbora eta hark eragindako kaltea proportzionalak izaten dira
Normalean maila jarraituko zaratak hobeto jasaten ditugu maila-aldaketak edo beste aldaketa fisiko batzuk (maiztasun-aldaketak) dituzten zaratak baino, azken horiek normalean gogaikarriagoak izan ohi baitira.