Irakurri eta ulertu: Gulliverren bidaiak.

Gulliverren elikadura

Gulliver-en irudia liliputiarrek emandako janaria eta edaria hartuz.Irudiaren iturria: cuentosdedoncoco.comDagoeneko irakurleak erreparatu izango dio askatasuna lortzeko idatzitako azken artikuluari, non enperadoreak 1.728 liliputiar mantentzeko behar zen janari eta edari adina eman behar zidatela erabaki zuen. Geroxeago, zenbaki jakin hori nola finkatu zuten galdetu nion gorteko lagun bati eta horrek zera erantzun zidan: Maiestatearen matematikariek, koadrante baten bitartez, nire gorputzaren altuera neurtu eta proportzioa hamabitik bat zela ikusita, eta haien gorputza oinarri hartuta, nire gorputza haien mila zazpiehun eta hogeita zortzi adina zela ondorioztatu zutela, eta beraz, hainbeste liliputiar elikatzeko adina beharko nuela. Horrela, bada, irakurleak herri horren agudezia eta printze handi honen zuhurtasuna eta zehaztasuna uler dezake.

Gulliverren bidaiak. (Jonathan Swift)

  Kredituak