Buruketak ebazten: Banaketa proportzionala.

Bidezko banaketa bat

Buztinezko plater batean patata tortilla baten irudiaEstibaliz eta Julen mendian zebiltzala, hamarretakoa egiteko gelditu ziren. Estibalizek motxilatik hiru arrautza atera zituen eta Julenek, bost. Arrautzekin tortilla gozo bat prestatu nahi zuten. Horretan ari zirenean beste lagun bat, Santi, agertu zen eta tortilla jatera gonbidatu zuten. Santik baldintza batekin onartu zuen: zeramatzan zortzi euro banatu behar zituzten Estibalizek eta Julenek gonbidapen atsegina konpentsatzeko.

Nola banatu beharko lukete dirua Estibalizek eta Julenek banaketa ahalik eta bidezkoena izateko?

  Kredituak