Antzinaroari begira: Ehunekoaren historia.
% ikurra
Ehunekoa erromatarren garaitik erabili da, Augusto enperadoreak 1 / 100eko zerga ezarri zuenean enkantean saldutako ondasun guztien gainean (venalium centesima rerum). Erdi Aroko eskuizkribu italiarrak aurkitu dira, non "20 p 100" eta "XP cento" moduko espresioak dauden % 20 eta % 10 adierazteko.
Ehunekoaren ikurra (%), ziur aski, 1425eko eskuizkribu anonimo italiar batean erabili zen estreinako aldiz. Hartan, "bider 100", "P cento" erabili ordez, arruntak garai hartan, ikurra erabiltzen zen, gaur egungoaren antzekoa.