Ataria

Ongi etorri KLK 2.0 gunera!

Web 2.0 baliabide eta tresnei buruzko ikasmateriala

Bertan, sarean zerbitzu hauen inguruan dagoen bilduma interesgarriena aurkituko duzu.

1. Web 2.0

Zer dira Web 2.0 baliabideak? Bazter ezinezko gaia da web 2.0 etengabe indarra hartzen ari den kontzeptua dela eta egunero han eta hemen entzun, irakurri eta ikusten dugun errealitatea dela. Web 2.0 tresnek gure lan egiteko eran eta lagunekin harremanak mantentzeko moduan erabateko eragina izan dute.

Kontzeptuaren azalpenean eta oinarrizko tresnetan murgilduko gara.

2. Argitalpen-tresnak: bloga, wikia eta microblogginga

Azken urteotan, argitalpen-tresnen fenomenoa Interneteko erabiltzaileen artean izugarri hazi da. Blog, wiki eta microblogging erreminten bidez, erabiltzailea informazioa eta ideiak elkarbanatzen dituzten lekuen produktore eta kontsumitzaile izatera pasa da.

Argitalpen tresna hauek zer diren eta nola erabiltzen diren ikasteko aukera daukazu hemen.

 

3. Multimedia-tresnak: argazki-, soinu- eta bideo-zerbitzuak

Internet bidez, argazki, soinu eta bideo digitalak gorde, ordenatu eta partekatzeko aukera ematen duten hainbat webgune daude. Atal honen arrakasta material hauek hainbat tresna erabiliz kudeatu eta elkarbanatzeko aukeran dago.

Bertan, material horiek sareratzeko azalpenak eta hainbat tresnaren erreferentziak aurkituko dituzu.

4. Sare sozialak

Azkenaldian Interneten bolo–bolo dabilen gaia da sare sozialena. Komunikabideek sareko beste edozein fenomenori baino askoz ere oihartzun handiagoa ematen diote.

Baina, zer dira sare sozialak? Non eta nola sortu ziren? Zer motatakoak daude?

Atal honetan tresna hauen azalpen eta adibideak ikusiko ditugu, eta norberaren pribatutasuna gordetzeko aukerak azpimarratuko ditugu.

5. Segurtasuna

Web 2.0 eta Internet, orokorrean, oso asmakizun ona dira, eta ez digute inongo arazorik eman behar segurtasunez eta errespetuz jokatzen badugu, bai gure datuekin eta baita besteen lanekin ere.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial No Derivatives 3.0 License

Web 2.0 baliabideen ikasmateriala, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org