ePrevencion
introduccion

Autoestimua pertsona batek bere buruari buruz egiten duen balorazioa da. Emozioz betetako balorazioa. Egunero bizi ditugun esperientziek eragina dute geure burua baloratzeko dugun moduan. Baina, eragin horren aurrean, badugu babesen bat. Aurre egin diezaiokegu, geure buruak sendotzeko. Hazi egin gaitezke, gure autoirudia indartzen duten esperientziak aprobetxatuz. Eta aberastu ere egin gaitezke, gure autoestimua kaltetu dezaketen esperientzia negatiboei modu positiboan erantzuten ikasiz.

 

tareas

Zerez dago eginda autoestimua?

Sortu ezazue kontu bat Twitterren, eta, #autoestimua hashtaga erabiliz, idatz ezazue hitz hori entzutean bururatzen zaizuena. Irakur ezazue beste pertsonek idazten dutena, ideiak iradoki diezazkizuekete eta. Ez idatzi soilik zer den autoestimua, baizik eta nola zaindu behar den, zertarako balio duen, nola zaindu gainerako pertsonak, nola ez kaltetu autoestimua, eta abar. Gogoratu Twitterrek 140 karaktere erabiltzeko aukera ematen duela, gehienez.

Erabil ezazue denboratxo bat ideiak pentsatu eta idazteko.

tiempo   Iraupena: 30 min

Gure ikuspegia

Elkartu zaitezte taldeka, eta sortu dokumentu bat. Bertan, autoestimuari buruz tuiteatu dituzuen eta esanguratsuak iruditzen zaizkizuen iritzi guztiak egongo dira jasota. Informazioa osatzeko, “Baliabideak” ataleko loturak erabil ditzakezue.

tiempo   Iraupena: 30 min

Ipuinen bitartez

Aurreko lan guztia ipuin batean islatuko dugu. Pentsatu istorio bat; bertan, une zail bat bizi ostean, autoestimua indartu egingo da. Utzi aske zuen imajinazioa, eta sortu ezazue autoestimuari buruzko ipuin bat.

Ipuinak zenbait euskarritan egin ditzakezue.

  • Testua: gehienez ere, 300 hitz.
  • Bideoa: gehienez ere, 3 minutu.
  • Audioa: gehienez ere, 3 minutu.

Amaitzen duzuenean, jar ezazue ikasgelako blogean. Han, beste taldeek sortutako kontakizunak ere ikusi ahal izango dituzue.

tiempo   Iraupena: 60 min

 

recursos
       

Gure ikuspegia

es.wikipedia.org/...   buscon.rae.es/...   kidshealth.org/...
www.habilidade/...        

Ipuinen bitartez

Bideoa   Audioa    

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Dokumentu indibiduala: egindako tuitak.
  • Taldekako 1. dokumentua: autoestimuaren elementuei buruzko idazketa.
  • Taldekako 2. dokumentua: ipuina.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Ideien originaltasuna.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Talde-lana.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.