Anterior

AURKEZPENA

Sekuentzia didaktiko honetan, ikusmen-urritasuna duen pertsona batek kirola nola egin dezakeen eta, egokitzapen batzuk eginez edo laguntza-tresna batzuez baliatuz, lehiaketetan nola parte har dezakeen ikusiko du ikasleak. Beste asmo bat ere badu: ikasleek aintzat hartzea zer ahalegin egiten duten pertsona horiek eta zer sakrifizio- eta gainditze-espiritu duten.

6-8 saiotan garatzeko pentsatua dago unitatea, eta kontzeptu-bloke bakoitza saioetako bakoitzean aztertzeko. Erdi olinpiar joko berezien sarreratik hasiko dira, eta, ondoren, kiroletako bakoitza aztertuko dute.

HELBURUAK

EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
  • Olinpiada berezietako kirolak
  • Urritasun-mailak kiroletan
  • Taldekako kiroletako araudiaren egokitzapenak
  • Bakarkako kiroletako araudiaren egokitzapenak
  • Kanpoko kiroletako araudiaren egokitzapenak
  • Goalballa
  • Ikusmen-urritasuneko pertsonek kirola egiteko arazoei irtenbideak bilatzea
  • Kirol-jarduerak egitea
  • Ikusmen urriko pertsonek kirolen aurrean dituzten beharrak jakitea eta aztertzea
  • Joko olinpikoen eta olinpiada berezien arteko aldeak eta berdintasunak aztertzea
  • Ikusmen-urritasuna duten pertsonen beharrak aintzat hartzea
  • Itsuen sarrera eragozten duten arkitektura-oztopoen analisi kritikoa
  • Ikusmen-urritasuna duten pertsonen eskubideen defentsa
  • Ikusmen-urritasuna duten pertsonekiko jarrera enpatikoa

METODOLOGIAREN AZALPENA

Gaikako hiru bloketan egituratua dago sekuentzia didaktikoa:

  • TALDEKAKO KIROLAK
  • BAKARKAKO KIROLAK
  • KANPOKO KIROLAK

Sekuentzia didaktikoaren hasieran sarrera orokor bat egiten da: hausnarketarako galdera batzuk eta gaikako bloke bakoitzerako lotura agertzen dira. Ikasle bakoitzak komenigarria iruditzen zaion moduan landu dezake gaikako bloke bakoitza.

Unitatearen amaieran, zabaltze-jarduera bat eta autoebaluaziorako galderak proposatzen dira, gaikako hiru blokeak landu ondoren.

 

GAITASUNAK

Irakaslearen eginkizuna ikasleak, jardueren bidez, gaitasun hauek gara ditzan laguntzea da:
  • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako gaitasuna
  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
  • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
  • Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna
  • Ikasten ikasteko gaitasuna
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

BALIABIDEAK

  BALIABIDEAK
  • 0. Sarrera
    • Hausnartzea
    • Sakontzea: ikertu
    • Autoebaluazioa
  • 1. Taldekako kirolak egiten ditut
    • Banakako jarduera (3)
    • Taldekako jarduera (1)
  • 2. Bakarkako kirolak egiten ditut
    • Banakako jarduera (4)
    • Taldekako jarduera (1)
  • 3. Kanpoko kirolak egiten ditut
    • Banakako jarduera (3)
    • Taldekako jarduera (1)

EBALUAZIOAREN AZALPENA

Prestakuntzazko ebaluazioa egitea proposatzen da, ikerketa-lanen berrikusketa, elkarrekin egindako lanetan izandako parte-hartzearen jarraipena eta jardueretan lortutako emaitzen jarraipena oinarri hartuta.

Horretarako, zenbait ebaluazio-irizpide ematen ditugu, ikasleak jakin dezan zeren arabera izango den ebaluatua eta irakasleak erreferentzia bat izan dezan bere ebaluazio-lanerako.

Honako hauek dira lorpen-adierazleak:

Horrez gain, ikasleak autoebaluaziorako galdetegi bat ere badu, zenbat ikasi duen eta taldeko lanetan nola jarduten duen eta zenbateraino parte hartzen duen ebaluatzeko.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
Ampliar el textoReducir el textoImprimir