- Lantaldeen antolaketa.
- Mapa baten adibidea sortzea arbela erabiliz.
- Taldeka lan egitea.
Altxorraren mapa* aplikazioa erabiltzea proposatzen dizugu, hiru edo lau altxorren mapa desberdin sortzeko. Mapak ikasleek ireki dezaketen karpeta batean gorde.
Mapa horiek lantzeko, ikasleek Angelu-marrazkilaria aplikazioa erabiliko dute eta, eskalarekin, segmentu bakoitzean zenbat pauso eman behar diren kalkulatuko dute. Kontsignan, aukeratutako maparen arabera, ibilbidea irlatxo, baso edo antzeko leku guztietatik pasa behar dela adieraz dezakezu.
Ikasle bakoitzak, bere koadernoan edo orri batean, irteeratik altxorreraino iristeko argibideak jasoko ditu. Horretarako, angelu-garraiagailua eta maparen eskala behar ditu. Ondoren, idatzitakoa eta mapak trukatuko dituzte argibideak zuzenak diren jakiteko.
Egokia dela baderitzozu, ikasleek beren altxorraren mapak diseinatuko dituzte Altxorraren mapa aplikazioarekin.
*Aplikazioa erabiltzeko, Adobe Air plugina deskargatu behar da; pluginaren lotura baliabideetan aurkituko duzu.
Ikasleek eginiko altxorraren mapekin, ikasgelako pareta batean erakusketa bat egin dezakezue.
Beste aukera bat, hainbat helburu dituen altxorraren maparen eredu bat sortu eta ikasle bakoitzak altxorretarainoko ibilbideak egitea da.