Lantaldeen antolaketa.
Hainbat angeluri argazkiak ateratzea kamera digitalarekin.
Bateratze-lana.
Lantaldeak antolatzeko eta egin beharrekoa berrikusteko, 10 minutu erabiltzea proposatzen dugu.
4 edo 5 ikaslez osatutako talde bakoitzak 10-15 argazki digital aterako ditu. Argazkiak landutako angelu motak dituzten objektu edo espazioei aterako dizkiete eta angelu mota guztiak topatzen saiatuko dira. Garrantzitsua da ikasleei gogoraraztea eraikuntza edo altzari batean aurki ditzakegun angelu gehienak zuzenak direla.
Jardueran erakutsi dituzten jarreren balorazioa.
Eskolan ez bada kamera digital nahikoa, proposatu ikasleei beren kamerak ekartzeko edo, bestela, dauden kamerak txandaka erabil ditzakete.