Angeluak eta angeluen neurriak

1. Gogoratu angeluak

Talde handian

Ikasgelan

Ordu 1

Begiratu zure inguruan... Nolakoak dira inguruan dituzun objektuak? Nolakoak dira paretak? Ateak? Leihoak? Irudika al dezakezu angelu zuzenik gabeko herrixka?

Gogoratu ditzagun angeluei buruzko zenbait kontzeptu. Ondoren, bakarka edo talde txikitan, landutako kontzeptuak praktikatzeko jarduera sorta bat egingo dugu.

 

 

Angelu zuzenik ez duen etxe baten planoaren marrazkia, Geogebra erabiliz egina.

Jarduera sortan landutako jarduerak. Ikasgelan eginiko galderei erantzutea honako eduki hauen inguruan:

  • Angelu baten elementuak: angelua eta angelu-eremua, aldeak eta erpina.
  • Angeluen neurria: graduak.
  • Angeluak neurtzeko tresna: angelu-garraiagailua.
  • Angeluen sailkapena: zuzenak, zorrotzak, kamutsak, lauak eta osoak.
Lanerako jarduera sorta. Angeluen neurria
Herrixka berezia...
       
    • Ordenagailua
    • Arbel digitala

Egin gaiaren sarrera Herrixka berezia... aurkezpena erabiliz.

Gogorarazi ikasleei honako eduki hauek: angeluen definizioa, angelu motak, angeluak nola neurtu eta zein diren angeluen izenak. Horretarako, erabili lehen adierazitako aurkezpenak.

Eskatu ikasleei ikasgela arretaz begiratzeko eta ikusten dituzten zenbait angelu izendatzeko: atearen markoan, arbelean, edo ikus daitekeen beste edozein elementutan.

Ondoren, proposatu ikasleei Geogebran etxe baten planoa marraztea; etxeak bost edo sei alde izan ditzake, edo, bestela, angelu zuzenik gabea ere izan daiteke. Baliabideak aukeran, angeluak marraztu eta neurtzeko gida aurkituko duzu.

Azkenik, banatu Lanerako jarduera sorta etxean egiteko.

Ikasleen emaitzak edo Lanerako jarduera sorta jasotzea interesgarria bada ere, talde handian zuzentzea ere interesgarria izan daiteke.