Antzinaroari begira: Zenbaki lehenak bilatzeko Eratostenesen bahea.

Eratostenes

ZIRENEKO eratostenesen IRUDIA.Eratostenes Zirene hirian jaio zen, Afrikako iparraldean, egun Libiako Shahaten. Gaur egun unibertsitateko prestakuntza litzatekeena egin zuen Atenasen. Hogeita hamar urte inguru zituela, Ptolomeo III.a erregeak Alexandriara deitu zuen. Ptolomeo IV.a Philopator erregea izango zen oinordeko printzearen tutorea izan zen, eta errege-etxearekin lotura handia izan zuen beti.

Matematikari bezala, Lurraren zirkunferentziaren luzera kalkulatu zuen estreinako aldiz (252 estadio, hau da, 40.000 km), oraingo estimazioekiko errorea 90 kilometrokoa izanzen. Eratostenes bereziki gogoratzen dugu aurkikuntza hauengatik: zenbaki lehenak aurkitzeko "bahea" eta kuboa bikoizteko tresna mekanikoa.

Eratostenesen bahea zenbaki lehenak aurkitzeko metodo sinplea da; deskribapena Gerasako Nikomanoren Introductio Arithmetica liburuan (60-120) agertzen da. Ondoz ondoko zenbaki oso eta positiboen taula bat egin behar da (adibidez, 1etik 100era). Zerrendaren lehenengo zenbaki lehena hautatu (2, alegia) eta 2ren multiploak ezabatu behar ditugu. Orain ezabatu gabeko lehen zenbakia 3 da; 3ren multiploak ere ezabatuko ditugu. Ezabatu gabeko lehen zenbakia 5 da, eta 5en multiploak ezabatuko ditugu. Orain, ezabatu gabeko lehen zenbakia 7 da eta zenbaki lehena da, zatitzailerik izanez gero lehenagotik ezabatua egongo baitzen. Horrela jarraituz gero, ezabatu gabe gelditzen diren zenbakiak lehenak izanen dira.

  Kredituak