Zenbaki lehenak eta konposatuak.
Osaba Petros eta Goldbach-en aierua
- Hona hemen problema... zenbaki lehenei buruz zer edo zer badakizu, ezta?
- Bai, noski, osaba! Zenbaki lehena da bat baino handiagoa den zenbaki osoa, eta zatitzaileak bere burua eta unitatea besterik ez dituena. Adibidez, 2, 3, 5, 7, 11, 13 eta, horrela, hurrenez hurren. Kontent zirudien nire definizioaren zehaztasunarekin.
- Ederki. Orain, esadazu, zenbat zenbaki lehen daude?
Apostolos Dioxiadis. (Osaba Petros eta Goldbach-en aierua.)