Irakurri eta ulertu: Irakaslearen formula gogokoena.

Yoko Ogawaren liburua

Yoko Ogawaren liburuaren azala: Irakaslearen formula gogokoenaIkus ezazu zenbakien segida miresgarri hau. 220ren zatitzaileen arteko batura 284 da eta 284ren zatitzaileen arteko batura 220. Zenbaki lagunak dira. Oso konbinazio bakana da, badakizu. Fermatek edo Descartesek bikote bakar bat aurkitu zuten. Ez zaizu ederra iruditzen? A zer lotura miresgarria zure urtebetetze egunaren eta nire erlojuan grabatua dagoen zenbakiaren artean!
- Zenbaki perfektu txikiena 6 da 6 = 1+2+3 delako.
- Ah, egia da. Beraz, ez da aparteko ezer.
- Zer diozu? Alderantziz. "Perfektu" hitzaren esanahia adierazten duen zenbaki miresgarri bat da.
- Jakina, zenbaki perfektuak izan ezik, beste edozein zenbakiren zatitzaileen arteko batura zenbakia bera baino handiagoa edo txikiagoa da. Handiagoa denean zenbaki oparoa deitzen zaio eta txikiagoa denean zenbaki urria. Ez zaizkizu iruditzen oso izen argiak?









Yoko Ogawa. Irakaslearen formula gogokoena. Funambulista ed.
  Kredituak