Deskonposizioa faktore lehenetan: Zenbaki baten faktorizazioa.

Zenbaki baten deskonposizioa, faktore lehenetara iritsi arte

Zenbaki guztiak lehenak edo konposatuak dira. Konposatuak deskonposa daitezke zenbaki txikiagoen arteko biderketetan; horiek faktoreak dira. Deskonposizio guztien artean, badago bat non faktore guztiak lehenak diren. Aztertu adibide hau:

Zenbaki baten faktorizazioa

Azken deskonposizioan, 2x2x2x3x3 horretan, bistan dago faktore guztiak lehenak direla. Berretura moduan adieraziz gero, azken hori 2³x3² da.

  Kredituak